Armagnac
Frantziako antzinako lurraldea, egungo Gers departamendu osoa eta Landak nahiz Lot eta Garona departamenduetako alde txiki bat hartzen zuena. Hiri nagusiak: Aignan, Auch, Letourne eta Nogaro. Lurralde honetakoa da Armagnac izeneko edari bizi ospetsua. v Historia. Akitaniako lurraldea zelarik, 960. urtean konderri bihurtu eta ondoko bi mendeetan asko hedatu zen, Garona ibai aldera betiere. Foix etxearekiko tirabira askoren ondoren, Burgundia eta Armagnac etxeen arteko gerra piztu zen (1415-1435). 1481. urtean Frantziako koroaren mendean geratu zen Armagnac eta 1607an Henrike IV.ak betikoz bereganatu zuen lurraldea.