Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

armadilo

iz. Zool. Hego Ameriketako ugaztuna, zango iletsuak dituztenen familiakoa (Chlamydophorus truncatus edo Chlamyphorus truncatus). 13 cm inguru izaten da luze, 3,5 cm-ko isatsarekin. Bizkarreraino 5 cm-ko altuera izaten du. Aurreko hanketan azkazal sendoak izaten ditu. Kopeta, burua eta bizkar osoa adarkizko oskol kolore horiko batez estalirik edukitzen du. Lur hareatsuetan zuloak egiten ditu. Argentinan bizi da batez ere. Sustraiak eta intsektuak janez bizi da.