armadura
iz. Soldaduek babesteko janzten zuten burdinazko jantzia. v Elektr. Dielektriko batez banaturik kondentsadore elektrikoa osatzen duten metalezko piezak; eztainuzkoak izaten dira sarritan. v Potentzia elektromagnetikoa kontserbatzeko iman edo elektroiman baten poloak ukituz jartzen den burdin gozozko pieza. v Mek. eta Elektr. Zirkuitu magnetikoa ixteko, makina nahiz tresna blindatzeko edo euskarri mekanikoa izateko balio duen metalezko pieza, oro har. v Mus. Konposizio batean kakoaren eta konpas zeinuaren artean jartzen diren sostenitu eta bemolen multzoa; tonua mugatzen du.