Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristeo

Mit. Apolo eta Zireneren semea, Akteonen aita. Ninfek hezi zuten eta erlazaintza eta mahastigintza irakatsi zizkion gizonari. Euridizerekin maiteminduta zegoen, baina Aristeorengandik ihesi zihoala suge batek hozka egin eta hil zuen Euridize. Gertakari horren mendeku hartzeko Aristeoren erle guztiak hil zituzten ninfek; orduan, lau zezen eta lau zekor hil eta opagai eskaini zituen Proteoren aholkuz, eta haien barrenkietan erle piloa agertu zen. Bizkar gainean ardia duela azaltzen da irudietan. Soroen eta abereen babeslea zen.