Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristides

Atenasko jeneral eta politikaria, Zuzena izengoitiaz ezaguna (K.a. 550 inguruan - 467 inguruan). Maratongo garaipena lortu zuten hamar buruzagietako bat (K.a. 490). Temistokles aurkariak erbesteratu ondoren (K.a. 482), persiarren inbasiokoan (K.a. 480) deitu zioten berriro eta haiei nagusitzea lortu zuen (Salamina, K.a. 480 eta Plateas, K.a. 479). Harrez geroztik, Delosko Konfederakundea sortzen hartu zuen parte.