Aristarko
(Samoskoa). Greziako astronomoa (Samos, K.a. 310 - 230 inguruan). Kopernikoren aitzindari, Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen errotazioa eta Eguzkiaren ingurukoa azaldu zituen aurrenekoetakoa izan zen; hori zela eta, erlijiogabetasuna leporatu zioten. Lurretik Eguzkirainoko eta Ilargirainoko distantziak neurtzeko metodo bat asmatu zuen.