Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristarko

(Samotraziakoa). Greziako gramatikari eta kritikaria (K.a. 220 - 143). Bizantzioko Aristofanesen ikasle jarraitzailea, Antzinateko gramatikari ospetsuenetakoa. Alexandriako liburutegi entzute handikoaren zuzendaria eta sona handia izan zuen filologia eskola baten sortzailea ere izan zen. Aristarko eta haren maisua, Kanon alexandriarra deritzan sailkapen ezagunaren egiletzat dauzkate. Alabaina, Homeroren lanei buruzko kritikak ekarri dio omenik handiena. Batasun poetikoan oinarriturik, pasarte eta kanta batzuk apokrifotzat jo zituen eta beste zenbaiti buruz zalantzak agertu zituen. Villoisonek Venezian 1781ean aurkitutako lana da Homeroren auzia delakoaren iturburua.