Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristipo

Greziako filosofoa (K.a. 530 inguruan - 356 inguruan). Zirenen jaio zen, Sokratesen ikaslea izan eta eskola bat ere sortu zuen. Sizilian bizi izan zen, Dionisioren gortean. Haren dotrinak dioenez, giza jardueraren azken helburua atsegina lortzea da, eta egozentrismoa da bizitzaren oinarria, baina adimena landu eta grinak gainditu behar omen ditu gizakiak.