Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antipapa

iz. Erl. Legez kanpo hautatua izanik, Elizak halakotzat ezagutzen ez duen Aita Santua. Antipapen zerrenda finkorik ez da, hautapenaren legezkotasuna ez baita beti gauza segurua. Izan ere, Goi Erdi Aroan bortxazko ezarpen asko izan zen eta zisma handiaren garaian kardinale berberek bi Aita Santu (Urbano VI eta Klemente VII) hautatu zituzten, haietako bakoitza kristau herriaren zati handi batek onartu zuelarik. Antipapa garrantzitsuenak: San Hipolito (217-235); Novaziano (251); Felix II.a (355-358); Ursino (366-367); Eulalio (418-419); Konstantino II.a (767-769); Anastasio (855); Kristoforo (903-904); Frankon, Bonifazio VII.a (974, 984-985); Filagato, Joan XVI.a (997-998); Benedikto X.a (1058-1059); Cadalo, Honorio II.a (1061-1072); Giberto, Klemente III.a (1080, 1084-1100); Maginulfo, Silvestre IV.a (1105-1111); Maurizio Burdin, Gregorio VIII.a (1118-1121); Pierleoni, Anakleto II.a (1130-1138); Gregorio Conti, Viktor IV.a (1138); Ottaviano de Monticello, Viktor IV.a (1159-1164); Guido da Crema, Paskual III.a (1164-1168); Joan Sturm-eko abadea, Kalixto III.a (1168-1178); Lando Frangipane, Inozentzio III.a (1178-1180); Pietro Rainalducci, Nikolas V.a (1328-1330); Genovako Roberto, Klemente VII.a (1378-1394); Bernard Garnier, Benedikto XIV.a (1425-1430), Petros Filarges, Alexandro V.a (1409-1410); Baldassare Cossa, Joan XXIII.a (1410-1415); Savoiako Amadeo, Felix V.a (1425-1430).