Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antioko

Siriako hamahiru errege seleukotarren izena. n Antioko I.a Soter («Salbatzailea») (K.a. 324 - 261) Seleukos Nikator erregearen semea, Galatiarrei nagusitu zitzaien K.a. 277. urtean.  v  Antioko II.a Theos («Jainkoa») (K.a. 287 - 247 inguruan). Aurrekoaren semea, Asia Txikiko hiri greziarrak konkistatu eta Laodizea fundatu zuen.  v  Antioko III.a Megas («Handia») (K.a. 242 - 187 inguruan). K.a. 223an izendatu zuten errege. Ekialdeko satrapen matxinada menderatu eta, lehorrean nahiz itsasoan, oso inperio handia osatu zuen ekialdean. Hanibal izan zuen kontseilari erromatarren aurkako gerran. Termopiletako gudua galdurik (K.a. 191), Eszipionek berebiziko garaipena lortu zuen haren aurka Magnesian (K.a. 189).  v  Antioko IV.a Epiphanes («Argia») (K.a. 215 - 162 inguruan). Aurrekoaren semea, bere anaia Seleukos IV.aren ondorengoa izan zen erregetzan, Heliodoro hilarazi ondoan. Helenizatze politikak eta Jerusalemgo tenpluaren xahuketak juduen matxinada ekarri zuten, Matatias eta Juda Makabearrak buruzagi zirela. n Antioko V.a Eupator («Aitonen seme») (K.a. 173 - 162). Aurrekoaren semea, juduen aurkako gerra segitu zuen.  v  Antioko VI.a Dionysos (K.a. 142an hila) Alexandro I. Balas erregearen semea.  v  Antioko VII.a Evergetes («Ongilea»). Demetrio I. Soter erregearen semea, K.a. 138an izendatu zuten errege. Partoen aurkako gerran hil zen.  v  Antioko VIII.a Philometor (K.a. 141 - 96). Demetrio II.a Nikator erregearen semea, Alexandro II. Zabinas hilarazi eta bere anaia Antioko IX.aren aurka borrokatu zen.  v  Antioko IX.a Kizykakoa Philopator («Aita maite duena») (K.a. 135 - 95). Aurrekoaren anaia, Koelesiria (K.a. 114) eta Siriako errege (K.a. 96), Seleukos VI. Epiphanes-ek hil zuen.  v  Antioko X.a Eusebes («Jainkozalea») (K.a. 75ean hila). Aurrekoaren semea, Seleukos VI. egotzi zuen K.a. 96an baina Antioko VIII.aren semeak erautsi zuen erregetzatik lau urte geroago.  v  Antioko XI.a Philadelphes («Anaia maite duena») (K.a. 90ean hila) Antioko VIII.a erregearen semea, bere anaia Filiporekin izendatu zuten errege K.a. 93an, eta bere anaia Seleukos VI.aren heriotza, bizirik erre baitzuten, mendekatu zuen, Mopsuesteko biztanleak sakailatuz.  v  Antioko XII.a Dionysos. Antioko VIII.aren semea, Demetrio III.aren ondorengo erregea izan zen (K.a. 83). Arabiarren aurkako gerran hil zen.  v  Antioko XIII.a Asiatiko («Asiarra»). Antioko X.aren semea, K.a. 69an eskuratu zuen erregetza, erbestean egon ondoan. Ponpeiok Siria Erromako probintzia bihurturik, erregetzatik erautsi zuen (K.a. 64).