Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antipartikula

iz. Fis. Atomoaren patikula bakoitzaren kontrakoa. Partikulak duen karga elektrikoaren kontrakoa du, eta horretan bereizten da hartatik. Elektroiak, adibidez, karga negatiboa du; haren antipartikulak, positroiak, aldiz, karga positiboa du. Partikula batek berari dagokion antipartikula aurkitzen duenean, biak ezabatzen dira, eta energia soil bihurtzen. Gaur egun antipartikulez osaturiko gorputzak izan daitezkeela uste da. Era horretako atomoetan, antiprotoiez osaturiko gune negatiboak elektroi positiboak izango lituzke inguruan biraka. Horrela osaturiko materiak, antimateria izena ematen zaionak, gure munduan materiak duen jokaera berbera izango luke bakarturik egonez gero.