annamita
iz. Vietnamgo hizkuntza ofiziala. Silaba-bakarra da eta bost tonutakoa. Bertan tail eta txineraren eragina nabarmentzen dira. Txineraren zeinuak erabiliz idazten zen. Misiolariek alfabeto latinoaren zeinuez idazten zuten eta sistema hau nahikoa zabaldu zen Frantziaren mende egon zirenean, eta gaur egun ere halaxe mantendu da.