Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ankilostoma

iz. Zool. Nematelmintoen motako harra (Ancylostoma duodenale). Zuria edo arrosa kolorekoa izaten da, eta 10 eta 18 mm arteko luzera eta mm bat baino gutxiagoko diametroa izaten du. Gizonaren bizkarroia da. Hanka-hutsik ibiltzen direnek eta toki hezeetan lan egiten dutenek izaten dute; oinetan eta behatz artean irekitzen diren zauritxoetatik sartzen da gehienetan, handik heste meharreraino igotzen delarik. Hortz antzeko euskarri pare bat du ahoan eta horien bidez gelditzen da gizonaren heste meharrean itsatsita, ieiunoan edo duodenoan batez ere. Hesteko mukosa zelulak jaten eta gai kutsakorrak jariatzen ditu. Gai horiek ankilostomiasi gaitza sortzen dute giza odolarekin nahastuz gero. Bizkarroi hori jatorriz Europakoa da, baina oso hedatuta dago Asian, Afrikan eta Ameriketan.