Annecy
Frantziako prefetura-hiria (Savoia Garaia), Annecy aintziraren ertzetan. 54.954 biztanle. XVI. mendeko katedrala. XII-XV. mendeetako gaztelua. Apezpiku etxea. Turismo gune garrantzitsua. Ehungintza, janari eta metal industria. v Historia. Genevois konderriko hiriburua zelarik, 1401. urtean hiria Savoiako lurraldera aldatu zen. Genevako (Ginebra) apezpikutegiaren egoitza; San Frantzisko Saleskoa bertako apezpiku izan zen, eta bere ordenako lehen monasterioa ere bertan sortu zuen. v Savoiaren gainerakoarekin batera, 1860. urtean Frantziaren esparru barnean geratu zen.