Andrews, David
Irlandar politikaria (Dublin, 1936). 1965ean hasi zen bere ibilbide politikoa, Dún Laoghaireko barrutiko ordezkari gisa Irlandako parlamenturako hautatua izan zenean. Harrezkero eta 1998 arte beti izan zuen aulki bat ganbera horretan. 1967ko konstituzioa egiteko batzordeko kide aukeratu zuten. Europako Kontseiluko batzorde aholku emailean parte hartu zuen eta toki garrantzitsua izan zuen britainiarrek eta irlandarrek osatutako legegintza taldean. Bere alderdi politikoaren barruan, David Andrewsek funtzio garrantzitsuak bete ditu. 1973-1977 bitartean, Fianna Fáil gobernuan zegoela justizia saileko Estatu ministro izan zen eta 1978-1979 bitartean Kanpo Arazoetarako ministro kargua izan zuen. 1980ko hamarkadan krisialdi ekonomikoaren eta eskandalu politikoen eraginez Fianna Fáil alderdiak behera egin zuen eta Fine Gäelek kendu zion aginpidea. 1990eko hamarkadan berreskuratu zuten David Andrewsek eta Fianna Fáilek protagonismoa. 1992-1993 bitartean Defentsa ministroa izan zen eta 1993an Fianna Fáil-en bozeramaile izendatu zuten Komertzio eta Turismo gaietarako. 1995-1997 bitartean Kanpo Arazoetarako ministro izan zen berriro, eta 1997an Defentsa ministro izendatu zuten.