Andric’, Ivo
Jugoslaviar idazlea (Dolac, 1892 - Belgrad, 1975). Zagreb, Viena eta Krakovian egin zituen ikasketak. Mlada Bosnia (Bosnia gaztea) erakunde iraultzaileko partaide zelarik, austriarrek preso eduki zuten 1914-1917 bitartean. Garai horretako oroitzapenak Ex Ponto eta Kezkak 1(920) olerki liburuetan argitaratu zituen. Geroztik eleberrietan eta batez ere kontaketa laburretan nabarmendu zen. Bere obra aipagarrienak: Alija Djerzelez-en bidaia (1921), Drina ibiaren gainetik zubia (1945).1961ean Nobel saria irabazi zuen.