Andres, Santua
Kristoren hamabi apostoluetako bat, bere anaia Simon Petrirekin batera hari jarraitu zitzaion lehenengoa. Ondoko zenbait tradizioren arabera, Eszitian eta Grezian ibili zen predikari. Patras hirian hil bide zuten, X formako gurutze batean (San Andresen gurutzea) gurutziltzaturik. v Jaia, azaroaren 30a.