Andres
Hungariako hainbat erregeren izena. v Andres I.a (?-1060). Erregetza 1047tik 1060ra izan zuen. San Ezteberen biloba, kristautasuna onartu ez zuten aristokraten aurka borrokatu zen eta bere anaia Bela I.ak egin zion gerran hil zen. v Andres II.a, Hierosolimitarra (1175-1235). Erregetza 1205etik 1235era izan zuen. Bela III.aren semea, bere anaia Emerik-en aurka borrokatu zen koroa eskuratzearren. San Joan Acreko V. gurutzadatik itzuli zenean (1217-1218), Hungaria matxinatua aurkitu zuen. Mugimendu handiaren aurrean amore emanik, nobleziari hainbat eskubide eta abantaila bermatzen zion Urrezko Bulda aldarrikatu zuen. v Andres III.a, Veneziakoa. Erregetza 1290etik 1301era izan zuen. Alberto Habsburgokoaren aurka borrokatu behar izan zuen koroari eusteko. Berarekin batera desagertu zen Arpad dinastia.