Andrews, Carver Daniel
(Dana Andrews deitua). Estatubatuar zinema antzezlea (Collins, Mississippi, 1912 - Los Angeles, 1992). Pasadena Playhousen kantari eta antzezle izan ondoren, zinemaren munduan sartu zen 1940an, bi western egin zituenean: Lucky Cisco Kid eta The Westerner. Zuzendari handienekin lan egin zuen: John Fordekin Tobacco Road (1941), Howard Hawksekin Ball of Fire (1941), Jean Renoirrekin Swamp Water (1941), William Wellmanekin The Ox Bow Incident (1943), William Wylerrekin The Best Years of Ours Lives (1946), Frizt Langekin Beyond a Reasonable Doubt (1956), Tony Richardsonekin The Loved One (1965) eta Otto Premingerrekin bost filmetan lan egin zuen: Laura (1943), Fallen Angel (1945), Daisy Kenyon (1947), Where the Sidewalk Ends (1950) eta In Harm´s Way (1965). 1970eko hamarraldian bere ibilbide profesionala gainbehera egiten hasi zen, Elia Kazanen The Last Tycoon (1976) filma ere egin zuen arren.
- andrerrai
- Andres, Santua
- Andres
- andreteria
- Andretti, Mario Gabriel
- Andrews, Carver Daniel
- Andrews, David
- andrezale
- Andrianov, Nikolai
- Andric’, Ivo
- Hadrianopolis