Andosilla
Nafarroako udalerria (Lizarrako merinaldearen hegoaldea). Mugak: iparraldean Lerin, hegoaldean San Adrian, mendebaldean Ebro ibaia eta ekialdean Falces eta Azkoien. Altuera 332 m, 51,95 km2. 1998ko datuen arabera, 2.505 biztanle ditu (andosillarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ega ibaiak zeharkatzen du. Nekazari herria da nagusiki, industriak nolabaiteko garrantzia baduen arren.