Andrade, Mario de
Idazle eta musikologo brasildarra (Sao Paulo, 1893 - Sao Paulo, 1945). Bere poema liburu guztietan espresiobide berria saiatu zuen. Há uma gota de sangue en cada poema (1917) argitaratu ondoan, Paulicéia desvariada (1920), mugimendu modernista brasildarrari hasiera eman zion olerki bilduma plazaratu zuen. Herri kanta brasildarra izan zen haren azterketa musikologikorik garrantzitsuenen gaia: Musika brasildarrari buruzko saioa (1928), Brasilgo herri musika eta kantak (1936). Folkloreko doinuetan inspiraturik Macunaíma (1928) izenburuko rapsodia poetikoa ondu zuen.