Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andoain

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Urnieta, Hernani eta Usurbil, hegoaldean Billabona eta Elduain, ekialdean Urnieta, eta mendebaldean, Aduna eta Zizurkil. Altuera 58 m, 28,1 km2. 1997ko datuen arabera, 14.377 biztanle ditu (andoaindarrak), aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Hizkuntza banaketa 1996an: 7.131 euskaldun, 2.586 ia euskaldun eta 4.622 erdaldun. Auzoak: Buruntza, Buruntzazpi, Karrika, Goiburu, Leizos eta Sorabilla. Euskara, gipuzkera; hiztunak % 66. Oria ibaiak zeharkatzen du udalerria. Ekonomia jarduera k industrian eta zerbitzu alorrean oinarritzen dira.