Andersen, Vita
Daniar idazlea (1944). Europako iparraldeko egungo emakume idazleen ordezkari berezia. Haurtzaroan askotan sartu zuten gizarte arazoak dituzten haurrentzako babes-etxeetan, eta haren idazlanetan islatzen da horren eragina. 1970eko hamarkadan hasi zen bere idatziak argitaratzen eta ia berehala erakarri zuen irakurlegoa, oso era xumean deskribatzen baitzituen barne-barneko esparruak eta gizonaren eta emakumearen arteko gatazka. Bere emakumezko ikuspegian, haurtzaroko, familiako eta beste zenbait barne arazo, egoera politiko eta sozialarekin loturik daudela salatzen du Andersenek; arazoak konpondu nahi badira, beraz, aitortu eta onartu egin behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da argitara ematea. Ikuspuntu hauek guztiak, bere lanik onenetakotzat jotzen den Eduki mokoa itxita eta izan emakume ederra (1978) obran agertzen dira.