Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ammonoideo

izlag. eta iz. Paleont. Ammonites, Goniatites eta beste zenbait zefalopodo fosilen generokoa. Espiral itxurako oskola izaten du. Oskolaren barrua barrunbe bereizituetan banatua izaten du eta horietako batean bizi da animalia bera edo animaliak, batzuetan bat baino gehiago aurkitzen baita. Kanpoaldetik ikusten diren hormatxoez banatuta daude barrunbeak. Animalia handitu ahala, kamara handiagoa egiten zuen bizitzeko. Milaka mota ezagutzen dira, familia eta genero anitzetan banatuak. Tamaina eta kolore desberdinekoak izaten dira. Aurkitzen diren lurra zein garaitakoa den ezagutzeko balio handikoa izaten da geologoentzat. Zefalopodo hauek Siluriarrean agertu ziren eta ugarienak dira Devoniarrean.