amnesia
iz. Psik. Memoria galdu edo era nabarmenean ahultzea. Hainbat eratako amnesiak daude. Anterogradoa, une jakin baten ondoren gertatutakoari dagokiona; erretrogradoa, berriz une hori baino lehenagoko gertakizunei dagokiena. Erabatekoa edo zatikakoa izan daiteke, eta bertan eragina duten psikologiazko mekanismoen arabera, bi mota daude: barneratuta dagoen oroitzapen bat oharmenera ekarri ezina bata, eta finkapenezkoa bestea, gertaerek oroitzapenik sortu ez dutenekoa. Gaitz hau, eritasun psikiatriko gehienetan nozitzen da uneren batean edo bestean.