Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amman

Jordaniako hiriburua, estatuaren ipar-mendebaldean. 700.000 biztanle (1976an). Gobernuaren egoitza. Jordaniako kultura eta industria gune garrantzitsuena. Petrolio findegia (Zarqa).  v  Historia. Rabbath Ammon, Bibliak aipatzen duen ammoniten hiriburua zegoen lekuan kokatua, Ptolomeo Filadelfok hartu eta berriro eraiki zuen (K.a. 283 - 246); Bizantzioko garaira arte gorde zuen, eta Filadelfia izena eman zion. Abd Allah ibn Husayn-ek Transjordaniako hiriburu bihurtu zuen (1946).