Amnesty International
Torturaren eta heriotza zigorraren aurkako erakundea, Londresen sortua (1961). Mundu mailan, giza eskubideen aurkako bortxaketa eta lege hausteak salatzen dituen txostena kaleratzen du, urtero, eta preso politikoen aldeko banakako ekintzak bideratzen ditu, baina arrazoi politikoak direla ere, arma ekintzengatik kartzelaturiko pertsonak ez ditu preso politiko edota kontzientzia presotzat hartzen. Amnesty International erakundeak Bakearen Nobel saria jaso zuen 1977. urtean.
- ammonites
- ammonoideo
- Amneris
- amnesia
- amnesiko
- Amnesty International
- amnio
- amniotiko
- amnioto
- amniozentesi
- amnistia