Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ammondar

izlag. eta iz. («Ammonen seme-alabak») Jordania ekialdean bizi zen herria, batez ere Biblian agertzen dena. Israeldarrekiko gerrak ia etengabeak izan zirelarik, Jefte, David, Juda eta Makabearrek menderatu zituzten. Rabbath-Ammon haien hiriburua, egun Amman dena, Filadelfia izan zen erromatarren eta bizantziarren garaian.