Ameling, Elly
Herbeheretar sopranoa (Rotterdam, 1934). Noordewier saria irabazi zuen 1956an, eta, 1958an, Genevako Nazioarteko Lehiaketako Lehen saria. Gero, Parisa joan zen, Pierre Bernacen gidaritzapean ikasteko, eta Frantziako interprete onenetako bat bilakatu zen bere generoan. 1959an, Amelingek Franck Martinen Jaiotzaren Misterioa estreinatu zuen, eta, urte berean, Salzburgoko Jaialdian, Mahlerren Laugarren Sinfoniaren azken mugimendua abestu zuen, Rafael Kubeliken zuzendaritzapean. Handik aurrera, mundu osoan ibili zen interpretatzen, 1994an erretiratu zen arte. Amelingek Bach, Haendel, Mozart, Mendelssohn, Monteverdi, Schubert, Schumann, Brahms, Haydn, Fauré eta beste batzuen obrak interpretatu ditu. 1985ean, honoris causa doktore izendatu zuen Princentongo Unibertsitateak. Besteak beste, Frantziako Ohorezko Legioa eta Herbehereetako Orangeko Etxearen Ordena eman dizkiote.