Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ameba

iz. Zool. Uretan bizi den izaki bizidun zelulabakarra. Izaki bizidunen artean sinpleena bezala aipatzen bada ere, bakteriak baino konplexutasun handiagoa du. Amebak oso mintz mehea du; mintz hori aldatu egiten da inguruaren arabera, eta erakargarriak dituen gaietara eramaten du zelula. Mintza aise lehertzen da eta berehala berregiten. Janaria bereganatzeko besoak ateratzen zaizkio, ingurua egokia denean trinkotu egiten da eta kiste baten forma hartzen du. Ameba mota batzuk gizonaren bizkarroiak dira: disenteriaren ameba, lau guneetako kistea eta zortzi guneetakoa.