Amdahl, Gene
Estatubatuar informatikaria (Hego Dakota, 1927). Informatikako proiektuen diseinatzailea da. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako itsas armadan lan egin zuen, eta han hasi zen elektronika eta informatikaren programazioa ikasten. Wisconsingo Unibertsitatean bukatu zuen fisika teorikoari buruzko doktoregoa, eta ordenagailu bat diseinatu zuen. 1952an IBM enpresan hasi zen lanean. Berak egindako diseinuei esker, IBM enpresak ordenagailu mota berria merkaturatu zuen 1964an, eta horrekin sekulako bultzada izan zuen ordenagailuen erabilerak enpresa munduan. Lau enpresa sortu zituen: Amdahl Corporation, Trilogy Systems (gerora Elxsi Corporation), Andor Systems eta Commercial Data Servers.