almogabiar
(Arab. al-mugawirun) iz. eta izlag. Espainiako Erdi Aroko gerrari hautatua eta oso trebea. Almogabiarrak Aragoi eta musulmanen erreinuetako mugetan kokaturik, kristau erregeen ekinaldietan esku hartzen zuten gerra garaian eta lorturiko harrapakinez bizi ziren bake denboran. Jakue I.aren gerra luzeak egokiera ona izan ziren gerrari profesional hauen garapenerako. Gero, Petri Handia eta Petri Zeremoniatsuaren ekinaldietan hartu zuten parte Mediterraneoan zehar.