Alembert, Jean Le Rond d’
Filosofo, idazle eta matematikari frantsesa (Paris, 1717 - Paris 1783). Destouches zaldunaren ezkontzaz kanpotiko semea, hogeita hiru urterekin Zientzia Akademiako kidea zen. Alor horretako obra nagusien arteanTraité de dynamique (1743) eta Précession des équinoxes delakoa (1749) daude. Baina d’Alembert ezagunagoa da bere jarduera eta filosofiazko lanengatik. Diderotekin batean Entziklopedia delakoaren bultzatzaile eta artikulugilea, obra horretako Discours préliminaire (1571) idatzi zuen. Bere filosofi lanak Mélanges de philosophie, d´histoire et de littérature obran bildu zituen. v D’Alembert materialismo eta idealismoaren artean dago; alde batetik, errealitatearen izate objektiboa aitortzen du, zientzien garapena eta aurrerabidearekiko fedea agertzen duelarik; bestetik, arimari materiarena ez den beste izate mota bat aitortzen dio, egia absolutua ezagutzeko ahaltasuna ukatu eta munduaren kreatzaile den Jainkoarengan sinisten du.