Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alep

(Arab. Halab) Siria ipar-mendebaldeko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua. 976.727 biztanle (1981an). Industria eta merkataritza gune garrantzitsua. Mezkita zaharrak (XI eta XIII. m.). Bazar famatua.  v  Historia. Hititen inperioaren garaiko hiri hau, asiriar, mazedoniar, erromatar eta persiarren esku egon ondoan, arabiarrek hartu eta islamera bihurtu zuten. Askatasun aldiak izan bazituen ere, arabiar dinastiek lehenik (VII-XVI. m.) eta otomandarrek ondoren (1516-1920) eduki zuten luzaroan mendean. 1920-24 urteetan burujabea izan zen, Alepeko Estatua osatuz. 1924. urtean kolonizatzaile frantsesek Siriaren eskualde bihurtu zuten.