Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akemenestar

iz. eta izlag. («Akemeneren ondorengoak») Persiako errege dinastia batez esaten da. Anshan lurraldekoak jatorriz (Ziro I.a, Kanbuses I.a), medoen aurka altxatu eta garaitu ondoren, Persiako inperioa, Antzinateko zabalena, sortu zuten Alexandro Handiak konkistatu zuen arte. ik. Ziro, Kanbuse, Dario, Artaxerxes.