Akerbeltz
Mit. Euskaldunen artean aker beltzaren irudipean azaltzen den jeinua. Mari-ren zenbait ezaugarri izateaz gainera, eragin onurakorra du haren babespean ezarritako abereetan; horregatik, etxe askotan aker beltz bat hazi ohi da ukuiluan bertako aziendak inolako eritasunek har ez ditzan. Akerbeltza astelehen, asteaz- ken eta ostiraletan egiten ziren akelarretan gurtzen zuten sorgin arrek eta emeek. ik. aker.