akelarre
iz. Sorginen gau bilera. v Historia. Akerraren jarraitzaileak halako bileretara joan ohi ziren hari gurtza egitera: opariak, egintzen kontu eman, aginduak jaso eta bestelako erritu eta eginkizunak. Akelarre Zugarramurdiko leize baten aurrean dagoen zelaia da. Behiala, Akelarren leze honetan eta zelai hartan biltzen ziren sorgin guztiak. Sorgin batzarrak egin ohi zituzten beste zenbait toki: Petiberro (Aezkoa); Larrune; Jaizkibel; Irantzi, Pullegi, eta Ameztoiko Mairubaratza (Oiartzun); Mandabiitta (Ataun); Mañariko Akelarre; Garaigorta (Orozko); Petralanda (Dima); Eperlanda (Muxika); Akerlanda (Arteaga-Gautegiz) etab. v Sorginkeriaren aurkako auzi agirietatik ondorioz atera daitekeenez, bilera horiek, antzinako sinesteetan oinarriturik, kristau erlijioaren aurkako ezkutuko mugimendu baten adierazpen bide ziren, eta baita, agian, garaiko Euskal Herrian indarrean zegoen gizarte antolakuntzaren aurkakoa ere. ik. aker.
- akazia
- akaziar
- Akbar
- Akdestis
- akeita
- akelarre
- akemenestar
- akenio
- aker
- aker-belar
- Akerbeltz