Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akbar

(Jalal ud-Din, Muhammad Akbar). Indiako enperadore mogola (Umarkot, 1542 - Agra, 1605). Humayun enperadorearen semea, Indiako aro musulmaneko enperadore garrantzitsuena. 1556an igo zen khan jargoira, bere asaben inperioa berreskuratu nahirik, eta bizitza osoa gerra ekinaldietan eman zuen. Hiltzean, haren inperioa Kabul eta Iranetik Bengalaraino iristen zen eta, hegoaldetik, Godavariraino. Inperioaren ekonomiaren eraberritzeari ekin zion, letrak babestu zituen (Abu-l Fadl historialariaren babeslea izan zen bereziki) eta erlijio berria sortu zuen, Din-i ilahi deitua, islama, kristautasuna eta hinduismoaren bateratze sinkretista batean oinarritua. Haren ondorengoa Salim (Jahangir) izeneko semea izan zen.