Abraham bar Hiyya Ha-Nasi
Matematikari eta astronomo judua (Bartzelona, 1070 - Proventza, 1136). Hibbur ha-Meshihah ve-ha-Tishboret (Neurketa eta Kalkuluari buruzko tratatua) liburua idatzi zuen, Tivoliko Platonek latinera itzulia, eta hark eman zion ospea. Europan inoiz idatzitako aljebra arabiar zaharrena da; bigarren testu batean, ekuazio koadratikoaren lehenengo ebazpen osoa azaldu zuen. Euklidesen geometria ezagutzeaz gainera, beste greziar testuak ere ezagutzen zituen, besteak beste, Teodosioren Esferikoak eta Apolonioren Konikak. Gainera, matematikari arabiarren aljebra, bereziki al-Khwarizmi eta al-Karajirena, landu zuen. Beste testuen artean, Yesod ha-Tebunah u-Migdal ha-Emunah izenekoa idatzi zuen, matematika, astronomia, optika eta musikari buruzko entziklopedia, historiako lehenengo entziklopedia hebrearra. Astronomiari buruz ere idatzi zuen, bereziki Lurraren formari eta izarren orbitei buruz.
- abortatze
- abortu
- abortza
- abozeta
- Abragam, Anatole
- Abraham bar Hiyya Ha-Nasi
- Abraham Ibn Ezra
- Abraham, Edward
- Abraham
- Abrahams, Peter
- abrakadabra