Abraham
Bibliako pertsonaia (K.a. XX. mende inguruan). Itun Zaharreko lehen aitagoia eta judu, kristau zein musulman sinestedunen aita. Genesiaren arabera, Kaldeako Ur hiritik Kanaanera eraman zuen Jahvek eta seme bat agindu zion (Sara, haren emaztea, zaharra eta antzua zelarik). Seme hura —Isaak— izan eta, haren bizi-oparia eskatu zion Jahvek; semea hitzear zela, ordea, giza oparirik ez zuela nahi adierazi zion Jahvek, eta erakutsitako fedearen saritzat Kanaango jabegoa eta ondorengo ugaria agindu zizkion. Beste seme bat izan zuen, Ismael, bere mirabe Agararekin. Genesiaren arabera, Isaak juduen aitalehena da; Ismael, aldiz, arabiarrena.