Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

AEK

(Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea). Euskal Herriko pertsona helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakundea. AEK-k gorpuztu, egituratu eta koordinatu zituen Euskaltzaindiak Rikardo Arregiren gidaritzapean xede horretan sortu zituen lan taldeak. AEK Euskal Herri osora hedatu zen 1976. urtetik aurrera, euskal lurralde guztian zehar ziharduten gau eskola, euskal eskola eta euskaltegiak koordinatuz eta beroriei laguntzeko ekintzak antolatuz. Helduen euskalduntze eta alfabetatze lanean, Euskal Herri osoan barne koordinazioa zuen erakunde bakarra izan da Euskal Autonomia Erkidegorako HABE sortu den arte.