Aalto, Alvar
Arkitekto, marrazkilari eta urbanista finlandiarra, arkitektura modernoan izan den sortzailerik handien eta ezagunenetakoa (Kourtane, 1898 - Helsinki, 1976). Teoriko baino areago eraikitzailea izan zenez, obra ugaria utzi du. Horietako batzuk: Sunila-ko industria eta etxebizitza multzoa (1936-1939), Säynatsälo-ko udaletxea (1950-1952), Alderdi Komunistaren egoitza Helsinkin (1955-1958), Mont-Angel-eko liburutegia (1967-1970) [Oregon, AEB]. Barne espazioaren antolaketaz arduratu zen, era guztietako ekaiak erabiliz eta erabateko askatasun formalaz baliatuz.
- AEK
- Aachen
- Aaiun, El-
- Aalborg
- aalendar
- Aalto, Alvar
- Aaltonen, Wallnö
- Aar
- Aarau
- Aargau
- Aaron