Aachen
(Fr. Aix-La-Chapelle, Esp. Akisgran) Alemaniako hiria (Ipar Renania-Westfalia), Belgika eta Holandako mugetatik hurbil dagoena: 242.400 biztanle. Kultura eta merkataritzagune garrantzitsua. Unibertsitatea. Ur termalak. v Historia. Erromatarrek eraikitako hiri zahar hau (Aquae Grani) Karlomagnoren egoitza nagusia izan zen eta bertan koroatu zituzten enperadore germaniarrak. Bi itun sinatu ziren bertan: Itzulpenerako Gerren amaiera ekarri zuena, 1668 urtean eta Austriako Erregetzarako Gerrari azkena eman ziona, 1748an. 1818an, Aliantza Santua osatzen zuten estatuek kongresu bat egin zuten hiri horretan. v Arkitektura. Kapera karolingioa (796-814). Haren gainean eraiki zen egungo katedral gotikoa (XIII-XV. m.).