Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

a

Euskal alfabetoaren lehenengo letra.  v  Biol. A aglutinina. A eta O odol taldeetako pertsonen odolean aurkitzen den proteina, antigorputz gisakoa. || A aglutinogenoa. A eta AB taldeko pertsonen odolean aurkitzen den proteina. || A taldea. Oinarrizko lau odol taldeetako bat (A aglutinogenoa eta b aglutinina duena).  v  Log. Baiezko proposizio unibertsalaren zeinua.  v  Fis. Letra larriaz, eguzkiaren espektroko lehen marra beltzaren adierazgarria, eta letra xeheaz, marra horietako bigarrenarena.  v  Elektr. Anperea adierazteko sinboloa.  v  Fisiol. Bitamina liposolugarria. ik. bitamina.  v  Kim. Argonaren sinboloa.  v  Metrol. Area; azalera neurriaren sinboloa.