a priori
Aldez aurretik doanagatik esan nahi duen latinezko esapidea. Arrazoitik abiatuta ondorioa ezagutzera iristea edo esentziatik abiatuta ezaugarriak ezagutzera iristea esan nahi du. A priorizkoak dira matematiketan ematen diren froga guztiak. || Lantzen ari den gaia aztertu aurretik. || Fil. Enpiristen arabera, arrazoi hutsaren ondorioz lortutako ezaupideak, esperientzian oinarritu gabe lortutako ezaupideak dira a priorizkoak. A posteriori esapideak adierazten duenaren kontrakoa, esperientzian oinarrituz lortzen diren ezaupideak izendatzeko erabiltzen dutelarik.