Departamento de Cultura y Política Lingüística

Santana, Manuel

Espainiar tenis jokalaria (Madril, 1938). Munduko jokalari onenetako bat 60ko hamarraldian, garrantzi handikoa Espainiako tenisaren historiaren bilakaeran. Teknika handiko jokalaria zen, azkarra oso, eta oso argia jokoan. Guztira 37 lehiaketa irabazi zituen, Grand Slam-eko bost, tartean: Roland Garros (1961, 1964, eta, bikoteka, 1963an), Estatu Batuetako irekia (1965), eta Wimbledon (1966). 1966an aurreneko postua lortu zuen munduko jokalari profesionalen sailkapenean, nahiz eta inoiz ez zen jokalari profesional bihurtu. Urtebete lehenago, munduko jokalari amateur onena izendatu zuten. Bere jokalari karrerako gauzarik aipagarrienetako bat Davis Kopa lehiaketarako erakutsi zuen atxikimendua izan zen: 119 partida jokatu zituen (lehiaketa horren historian partida gehien jokatu dituen bigarrena), eta horietatik 91 irabazi.