Departamento de Cultura y Política Lingüística

Santayana, George

(Jaiotza izenaz Jorge Agustín Nicolás Ruíz de Santayana). Estatu Batuetako filosofoa, Espainian jaioa (Madril, 1863 - Erroma, 1952). Bederatzi urte zituela Estatu Batuetako Boston hirira joan zen familiarekin eta Estatu Batuetan bizi izan zen aurrerantzean. Harvard, Berlin eta Cambridge-ko unibertsitateetan ikasi ondoren, Harvard-eko unibertsitateko irakasle izan zen (1889-1912). Erromako komentu batean eman zituen bizitzako azken urteak. Santayanaren filosofiak joera naturalistaren eta idealistaren arteko sintesia du oinarri; munduko gauzak azaltzeko ezinbestekoa da materialismoa, eta kontzientziari dagokio bereziki balio berriak sortzea. Obra nagusiak: The Life of Reason (1905-1906, Arrazoiaren bizitza), Realms of Beeing (1927-1951, Izakiaren esparruak, lau liburukitan banatua). Literatura obrak ere idatzi zituen: The Last Puritan eleberri autobiografikoa (1935, Azken puritanoa).