Departamento de Cultura y Política Lingüística

Santaló Sors, Luis Antonio

Katalan matematikaria eta ikertzailea (Girona, 1911). Zientzia Zehatzak ikasi zituen, Madrilgo Unibertsitate Complutensean (1935). Ikasketak egin ondoren, Hanburgon egon zen, urtebetez, Virgen Blázquez irakaslearekin geometria integralean lanean. Espainiara itzuli zenean, Gerra Zibila hasi zelarik, aire armadan sartu behar izan zuen. Gerra bukatuta, Argentinara joan zen, eta hamar urtez bizi izan zen han, Rosarion, Unibertsitateko Matematika Institutuan lan egiten. 1949an Princetonera joan zen ikasketak sakontzera. Hurrengo urtean Buenos Airesen jarri zen bizitzen, eta Zientzia Zehatzen Fakultatean hasi zen lanean; Energia Atomikoko Batzorde Nazionalean eta La Platako Unibertsitatean ere lan egin zuen. XX. mendeko geometra handienetako bat izan da, eta bere ikerketa lanaren emaitzak nazioarteko aldizkari ospetsuenetan argitaratu dira. Gainera, hogei bat liburu eta monografia argitaratu ditu, hala nola Areonautikaren Historia (1946). Zenbait akademiatako kide eta unibertsitatetako doktore izendatu dute, eta sari asko jasotakoa da; 1983an, adibidez, Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria jaso zuen.