Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rosmini Serbati, Antonio

Italiar filosofoa eta apaiza (Rovereto, 1797 - Stresa, 1855). 1828an Karitateko Apaizen kongregazioa sortu zuen. Borboitarrek Napolitik erbesteratu zuten. 1849an bere Delle cinque piaghe della S. Chiesa (Elizaren bost izurriei buruz) Index-ean edo liburu debekatuen zerrendan jarri zuten. Rosminiren filosofia pentsakera ontologismoaren barnean dago; izadiaren ordena eta izadiaz gaindiko ordena bereizi zituen, eta enpirismoaren eta Kanten iritziak gaitzetsi zituen. Haren ideiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen hasierako italiar pentsalari eta idazleengan. 1887an elizak Roslinen adierazpen batzuk gaitzetsi zituen. Idazlanak: Nuovo saggio sull’origine delle idee (1930, Ideien jatorriari buruzko saiakera berria), Principi di Scienza morale (1831, Moralaren zientziaren hastapenak).