Rosenthal, Manuel
Frantses orkestra zuzendaria (Paris, 1904 - 2003). Biolin ikasketak egin ondoren, Parisko Kontserbatorioan, Parisko orkestra sinfoniko nagusietan jo zuen, Concerts Pasdeloup, Concerts Lamoureux eta Parisko Orkestra Sinfonikoan, besteak beste. Orkestrazioa Maurice Ravelekin ikasi zuen eta zuzendari gisa 1928an debutatu zuen Concerts Pasdeloupekin. 1934. urteaz geroztik Orkestra Nazionalaren laguntzaile izan zen. Gerra garaian eten egin zituen musika jarduerak eta Erresistentziarekin bat egin zuen. Liberazioaren garaian Orkestra Nazionaleko buru izendatu zuten (1944-1947), eta ondoren Seattleko orkestra sinfonikoko musika zuzendari. Orduz geroztik, hainbat orkestratako zuzendari izan zen, batez ere Buenos Airesen eta Kuban. 1962-1974 bitartean orkestra zuzendaritzako irakasle izan zen Parisko Kontserbatorioan. Bere garaiko musikaren aldeko sutsua izan zen, eta lan handia egin zuen frantses musika berpizten.